miércoles, 25 de septiembre de 2013

Zuzenketa

Gaur arratsaldean, proiektu klasea izan ondoren konturatu naiz astelehenean eskegitako argazkietan akats bat eduki dudala. Proiektuaren oinaren planoaren argazkia bukatu gabe atera niona da. Hona hemen gaur klasean entregatu dudanaren argazkia.
Gaur, hiru astetan zehar egiten ibili garen papiroflexia proiektuari amaiera eman diogu eta hurrengu proiektu aurkeztu digute. Urriaren 16an egurrezko txabola bat egin beharra daukagu 10m2 -koa E 1/20 an. Laster arte...

lunes, 23 de septiembre de 2013

Papiroflexia 2

Hemen naiz berriz. Asteazkenerako pasadan astean hasitako proiektua entregatu beharra daukagu; hori bai, hobetuta eta altxaerak, oina eta esku libreko apunteak marraztuta. Oraingoan A2 kartulina batean egin beharra daukagu. Hona hemen altxaerak, oina (E 1/2) eta apunteak.



Orain proiektuaren argazkiak:





Azkenik, aukera heman ziguten gure proiektuari erabilera emateko. Nik nire proiektua tranbia geltoki bat bezalaxe ikusten dudanez, maketa egin dut funtzio horrekin.








Espero dut gustatu zaizuela. Gehiago datorren astean. Laster arte.

martes, 17 de septiembre de 2013

Lehen proiektua (papiroflexia)

Kurtso berria hasi da eta horrekin batera etxean egin beharreko lanak pilatzen hasiak gara. Pasadan azteazkenean proiektuetako lehenengo klasean lehen proiektu txikia eginarazi ziguten. Egunkari orri batekin mobila eusteko estruktura bat egin beharra geneukan. Klasean ordu ta erdi luze pasa ondoren egunkaria tolesten, ez zen emaitza onik izan, nik ez beintzat.


 Klasetik atera eta estrukturari buruz buruari bueltak eman ondoren hurrengo argazkiko estruktura egin nuen A2 tamainako orrian. Baina akats bat zuen, ez zegoen orriaren bi aldeetan eutsita.










 Azkenean, praktika hartu eta ondo egitea lortu dut, mobila eusteko kapasa dena (eta baita betaurreko funda ere). Honekin pasadan astean bidalitako lana amaitutzat eman dut. Hurrengo klasea bihar daukagu eta ondorioz beste lanen bat bidaliko diguten susmoa daukat. Laster arte.