martes, 25 de febrero de 2014

Txabola/ etxe PASIEGOA

Azken bi aste hauetan txabola pasiego bat birmoldatzea tokatu zaigu bere esentzia galdu gabe. Txabola hauek Kantabriako mendiguneetan aurkitzen dira eta eskuragarri dauden materialez eginak daude: harria hormak egiteko, egurra solairu eta zutabetarako eta pizarra moduko harro horizontal eta fina teilatua egiteko. Txabola hauek hartzainen bizileku izaten ziren urtaro batzuetako une batzuetan. Etxe hauek bi pisu izaten zituzten. Beheko pisua baxua izaten zen, animaliak sartzeko soilik. Goiko pisuan aldiz, hartzainaren "etxebizitza" egoten zen. Bi pisuren artean ez zen konexiorik egoten.

Gure proiektuan txabola bat aukeratu eta birmoldatu beharra geneukan. Nik San Roque de Riomiera herriaren alboan dagoen txabola bat aukeratu dut. Aldaketa handienak barne konexioan, lehio batzuk irekitzean argi gehiago sartzeko eta altura bitako zonalde bat egitea izan da. Hona hemen kokapena, hasierako bozetoak, axonometriak eta planoak.







Planoez aparte maketa bat ere egin beharra izan dugu 1/50 eskalan.









Espero gustatu izana. Datorren astean tailer integratuarekin hasten gara eta 5 aste izango ditugu proiektua burutzeko. Hala ere, pausoak igotzen joango naiz. Laster arte.

martes, 11 de febrero de 2014

Izozkitegia Hondarretan

Pasadan astean lau aste honetan lanean aritu garen nire proiektuaren aurkezpen bat egin nuen. Bihar entrega eguna daukagu eta plano eta maketa finalak aurkeztu beharrak. Berriz gogorarazteko, izozkitegi bat egin beharra geneukan Hondarreta hondartzan. Eraikinak 45m2 -ko azalera okupatu beharra zuen gutxi gora-behera eta estetikak bere garrantzia zuen. Baita eraikinaren funtzioak era; nireak adibidez funtzio desberdina dauka udan eta neguan  (udan izozkitegia eta negua aterpea, bai lagunekin batu, pasealekuan euritik babestu eta komunera bisitatxo bat egin edo surflariek beraien motxila eta aparatuak uzteko).

Nire eraikina plano horizontal eta elementu bertikalen arteko konpasaketan oinarrituta dago. Horretarako bi plantxa horizontal eta bi zutabe bertikal erabili ditut. 4 elementu printzipalen gainean hurrengo elementuak jarri ditut espazio desberdinak sortuz, batzuk elkarrekin komunikatuak eta beste batzuk apartatuagoak (komuna).

Pasealekuan eraikina zeharkatzen duela esan genezake, nahiz eta eraikinaren pisu handiena paseoaren atzealdeko parkearen gainean egon. Plantxa horizontal nagusiarekin parkeko atala, paseoa eta hondartza batzen dira. Paseotik hondartzarako trantzisioa lortzeko plataforma batzuk daude, bai hondartzatik izozkitegira joateko eta baita izozkia bertan eserita jateko. Bigarren plantxa horizontala mahai gunea estaltzeko erabili dut, itzalezko gune bat sortuz egun guztian zehar.

Komuna eraikinaren atzealdean dago, erabat eskutatua izozkitegitik eta sarrera mahai gunearen bestaldean dauka, higienikoagoa izateko (usainik ez egoteko). Izozkitegia egurrezko txabola bat da, neguan erraz kentzekoa eta udan azkar ipintzekoa. Horrela, material iraukor eta aldirokoen arteko nahaste bat erabili dut, eraikinaren masa garrantzitsuena material iraukorrez eraikiz eta funtzioaren araberako eraikina aldiroko materialez eraikiz (izozkitegia izan beharrean beste funtioren bat ere izan dezakelako).

Beno ba, nahikoa idatzi ostean maketaren argazkiak jarriko dizkizuet. Maketa 1/30 eskalan egin dago eta nahiko handia da, ondorioz bi zatitan egin dut; hondartza, eta pasealekua eta parkea. Argazki batzuetan plantxa horizontal nagusia kendu dut azpikoa ikusteko eta beste batzutan txabola kendu dut neguan nola geratuko zen ikusteko.
















Orain planoak jarriko ditut. Lehendabiziko ideograma, piktograma eta hasierako zirriborroak dira. Ondorengo biak influentziak dira, bai eraikinen argazkiak bai beraien plantak. Gero kokapen plano bat daukagu, Hodnarreta hondartzan kokatzeko (hondartzaren erdialdean dago) eta baita 1/100 eskalako goiko eta albotiko bista bat. Hurrengo orrialdean eraikinaren prespektiba isometrikoa eta eraikinaren altxaerak dauzkagu 1/200 eskala. Azkenik, hurrengo hiru orrialdetan eraikinaren planta eta ebaketak dauzkagu 1/30 eskalan (plano hauetan ez da eraikin guztia sartzen eta hondartzan dauden plataforma batzuk ez dira azaltzen).









Espero zuen gustokoa izatea.
Laster arte.

martes, 4 de febrero de 2014

Izozkitegia hondarreta hondartzan

Azterketak bukatu zirela badira jada 3 aste baina horrek ez du esan nahi lanik egin gabe egon  garenik. Lehenengo astean aurkeztu zizkiguten proiektua datorren astean entregatu beharra daukagu. Proiektu honetan , izozkitegi bat egin beharra daukagu hodarreta hondartzan. Nahi izanez gero funtzio desberdina izan zezakeen urteko urtaroen arabera.
Nik udan izizkitegi gisa funtzionatuko duen proiektua egin dut, baina neguan izozkitegiaren egurrezko estruktura erraz kentzekoa da eta hormigoizkoa geldituko litzateke bere barnean hainbat gauza egiteko. Orain ideogramaren, piktogramaren eta influentzien argazkiak jarriko dizkizuet.

Planoen argazkiak igotzeko intentzioa nuen baina ez dira ongi ikusten ez baitaude ongi markatuak. Maketa txiki bat egiña daukat 1/100 eskalan baina ez dauka detaile handirik egina. Datorren astean plano eta maketa definitiboak entregatu behar ditugu eta orduan igoko ditut argazkiak. Gero arte.