martes, 17 de diciembre de 2013

2 ikaslerentzako bizilekua

3 aste pasatu dira azken sarreratik eta esan beharra daukan lanean aritu naizela proiektu berdinean. Aurreko bi asteetan bakoitzari zuzenketa pertsonalak egin dizkigute irakasleek eta ondorioz hainbat gauza aldatu behar izan ditugu gure proiektuetan. Nire kasuan, gauza gutxi batzuk aldatu behar izan ditudanez planoetan aldaketa txikiak egin behar izan ditut. Gainera, 1/100 maketa moldatu behar izan dugu gure proiektu zuzendura eta beste berri bat egin 1/50 ean etxearen barne bnaketa hobeto ikusteko. Maketak egiterakoan etxean aurkitutako materiala erabili dut: kartoia, papela, plastikoa, soka, haria... Material berdinarekin gauza desberdinak adierazten saihatu naiz maketan eta nire ustez nahiko ongi desberdintzen dira proiektua osatzen duten material desberdinak. Azken astean buru belarri ibili naiz proiektuan eta atsedena artzeko unea iritsi da. Ondorioz ez naiz gehiago luzatuko. Hona hemen planoak: 1.Proiektuaren ideograma eta piktograma da; 2.a nire proiektua osatzerakoan non aurkitu ditudan influentziak, batez ere Le Corbusierren Jaoul etxeetan, Saarinenen hainbat aulkitan eta Louis Kahnen Kimbelleko arte museoan; 3.etxea kokatzen den ingurunearen planoaren oina da; 4. eta 5. orrialdeetan ingurunearen eta nire proiektuaren arteko harremana ikusi ahal dugun ebaketa eta altxaerak dira; azken bi orriak etxean zentratuta daude, 6.a fatxadaren antolaketa ikusteko altxaerak dira eta 7.a etxearen 1. eta 2. pisuko oinak eta ebaketak barne banaketa ikusteko. Azkenik, tailer bateratuak entregatu behar dugun ebaketa dago, 1/20 an.








Planoen ondoren 1/100 eko maketaren argazkiak jarri ditut. Orain dela 3 asteko maketarekin dituen desberdintasun garrantzitsuenak etxean dauden leiho kopuruaren handipena, plastikozko berja ipintzea eta zuhaitzak hobeto antolatzea izan dira.





Azkenik, 1/50 eko maketaren argazkiak jarriko ditut. Maketa honetan gehien landu dudana etxearen barne banaketa izan da. Lorategian zuhaitzak eta pasabidea jarri ditut.







Bueno, esporo dut gustatu izana. Gabonak ondoren ikusiko gara berriz. Gabon zoriontsuak pasa eta urte berri on!!!