miércoles, 30 de octubre de 2013

Liburua

Arratsalde on. Atzo ahaztu egin zitzaidan oraingo lauhilekoan irakurtzen ari naizen liburua aipatzea, ondororioz orai esango dizuet. Tanizakiren El logio de la sombra liburua hautatu dut oraingoan irakurtzeko. Kultura desberdin bateko pentsamenduen jakinminak eta itzal eta argien jokoak liburu hau irakurtzera eraman naute. Oraingoz liburuaren erdia daukat irakurrita eta bukatzean berari buruzko laburpen/iritzi bat egingo dizuet. Ondo izan. Later arte.

martes, 29 de octubre de 2013

Logela

Pasadan astean gure logelari buruzko ausnarketa egin ostean, oraingoan 20m2ko logela bat egitea tokatu zaigu. Bertan ikasle batentzako ikasteko lekua, lo egiteko eta deskantsatzeko lekua eta komuna egin beharra daukagu. Logelaren forma laukizuzena izan beharra dauka. Alde labur batean atea izan behar du eta atearen alboko edo aurrekoan leihoak. Nik atearen alboan hiru leiho jarri bakoitza bere helburuarekin. Komuna logelaren erdian jarri dut eta horrela lanerako lekua eta lotarakoa separatu egi ditut. Komunean argitasuna lortzeko leiho bat egin diot eta eta kristalezko ate bat jarri dut komuneko sarreran. Proiektua datorran astean entregatu beharra daukagunez, hurrengo argazkiak ez dira definitiboak eta gainera planoak ez dira oso ongi ikusten suabe eginda baitaude. Hona hemen logelaren kartoizko maketaren eta planoen argazkiak.














Laster arte

domingo, 20 de octubre de 2013

Logela

Txabolaren proiektua bukatuta, hurrengoarekin hasteko garaia da. Pasadan asteazkenean, gure egurrezko etxearen entrega egin ostean hiru aste barru aurkeztu beharko dugun proiektuaren azalpena eman ziguten.20m^2 dituen logela laukizuzen bat egin beharra daukagu. Logelak komuna, ohea, armairu eta apalategia eduki behar ditu gutxienez. Hala ere, beharrezkoa da ikasle batentzako lan egiteko lekua egitea eta ahal izanez gero lotako eta deskantsu lekutik banatzea. Beste arau batzuk ere jarri dizkigute vaina orain ez ditut guztiak aipatuko. Logelaren diseinua nola izan beahr den pentsatzen hasi naiz, nahiz eta oraingo asteazkenerako beste lan bat eduki. Gure logela deskribatu beharra daukagu; hau da, logela zer den guretzat eta nolakoa den. Gainera, bi argazki atera behar dizkiogu. Besterik barik, logelaren nire iritzia esango dizuet.

Niretzat, logela leku intimo bat da, nirea. Nik nahi izan dudan bezala antolatua eta gustoko ditudan gauzekin apaindua. Logela ordu asko pasatu beharko dudan lekua denez, niretzako erosoa izatea da garrantzitsua. Bertan lotarako lekua, lanak egiteko mahaia, apalategia (irakurritako liburuekin eta gustoko ditudan liburu eta aldizkariekin) eta deskantsatzeko edo irakurtzeko gunea biltzen ditu. Baita, arropak eta veste gauza asko gordetzeko armairuak. Atetik sartu eta berehala ikusten da lau zonaldeen banaketa. Logelako hiru kolore garrantzitsuenak (morea, urdina eta laranja) gehien gustatzen zaidan koloreen konbinazioa dira eta horiekin eta zuriarekin dago osatuta nire logelako altzairuen koloreen konbinazioa.

Lehendabizi ohea dago atetik sartu eta ezkerraldean. Ohea horma biri pegatuta dago espazio gutxiago okupatzeko. Nahiko ohe altua da eta horrek ohearen behekaldea aprobetxatzea dakar. Ohea gune sakratua da niratzat. Gauean, lotara joan aurretik ohean etzan eta liburua irakurtzea gustatzen zait. Une hori eguneko lasaigarria izaten eta lo errazago hartzera laguntzen dit. Ohearen azpian, 13 kajoi daude eta bertan ditut nire gauza ugari. Kajoi hauek oso erabilgarriak dira aulkian eserita zaudenean zure alturan gelditzen baitira.


Bigarren zonaldea mahaiak eta aulkiak osatuko lukete. Gune hau normalean lan egiteko erabili izan dut baina oraingo urteko lanak dimentsio handiagoan (DIN A2) egin beharra daukagu eta ez zaizkit bertan sartzen. Hortaz, egongelako mahaian egin behar izan ditut plano, bista eta prespektibak eta logelako mahaia ordenagailuarentzat usten dut. Mahai aurrean aulki birakari bat daukat, oso erosoa eta polita, nire ustez. Gune hau ikasteko eta lan egiteko lekua izan arren, oso oroitzapen onak dauzkat.


Hirugarren lekua aurrekoarekin oso lotuta dago. Apalategiak dira eta bertan gordentzet ditut eskolan irakurri izan ditugun liburuak, niri gehien gustatu zaizkidan liburuak, aldizkari gustokoak, oporretatik ekarri izan ditudan oroigarriak, familiako argazkiak eta bizikletan lortu izan ditudan garaikurrak. Apalategiak nire gustura sakabanatuta daude eta bakoitza nire gustoen arabera banatuta dago. Ateratako bi argazkietan ez dira apalategi guztiak agertzen. Soilik liburuen zatia agertzen da. Beheko apalean nire gustoko liburuak daude eta goian eskolan irakurri izan ditugunak. Eskubirago dauden apalategietako gauzak pertsonalagoak dira, han baitaude nire zaletasunak, garaikurrak, aldizkari gustokoak...

Eta azkenik, irakurtzeko lekua daukat. Naiz eta orain bertako objetu garrantzitsuena ez egon. Objetu hori puff zuri bat da eta orain Donostiako erresidantzian daukat sofá bezala. Bertan eserita, arratsaldean lehiotik eguzkia sartzean da eta liburuak irakurtzeko, lo kuluxka egiteko edo ordenagailuan eguzkiaren argitan ibiltzeko leku aproposa da. Oso lasaigarria da arratsaldean bertan eseri eta leihotik eguzkia sartzen den bitarten zerbait irakurtzen egotea argi naturala aprobetxatuz.
 


Besterik barik, nire proiektuan nire logelatik gustoko ditudan gauzak jarriko. Komuna sartu beharra daukat logela barruan eta nire lehen usteak dio espazioak sakabanatzeko gune bezala erabiliko dudala. Gauza gehiago datorren astean.
Laster arte.









martes, 15 de octubre de 2013

Txabolaren planoak

Orain dela hiru aste hasitako proiektuari bukaera iritsi zaio bihar entregatu egin beharra daukagulako. Maketarekin batera proiektuaren bistak, ebaketak eta loturak egin behar izan ditugu. Hona hemen argazkiak.



Gainera, tabolaren beste hainbat argazki atera ditut aste honetan. Pasadan astetik oraingora txabolari atea egin diot eta eta horrela atera ditut argazkiak mendian.








Espero gustatu izana. Laster arte.

martes, 8 de octubre de 2013

Egurrezko etxea

Azken proiektua egin ondoren, hurrengo lana eman ziguten. Egurrezko txabola bat egin beharra geneukan 10m^2 ingurukoa E 1/20 ean. Erabili ahal ziren egurrak bi motatakoak ziren: 2,4m luze, 0,025m lodi eta 0,25m zabal dituen ohol zabala (etxearen azala egiteko); eta gapirioak (estruktura egiteko) 2,4*0,07*0,07m. Nik laukizuzen bat egin dut eta ez diot teilatua pegatu. Horrela, nahi izanez gero barrua nolakoa den ikusi daiteke. Gainera, atzealdean lehi bat egin diot eta bukatzean atea egiteko intentsioa daukat. Txabolaren aurrean terraza txiki bat egin diot.
Hona hemen beste hainbat argazki:













Datorren astean osorik bukatuta igoko ditut argazkiak. Horiekin batera proiekturen planoen argazkiak ere jarriko ditut. Laster arte.