martes, 26 de noviembre de 2013

Bi ikaslerentzako etxea

Jada hiru aste pasatu dira azken proiektuaren entrega egunetik eta ondorioz bihar hiru aste hauetan lantzen aritu garen proiektua aurkeztu beharra daukagu. Oraingoan, Arkitektura eskolako aurreko lorategia erabili beherra geneukan bi ikaslerentzako etxea egiteko. Ahal izanez gero, bertan zegoen edikuloa erabili beharra geneukan eta nire proiektuan mantendu egin ditut eta bi horma horiek erabiliz proposatu dut nire proiektua. Hormak adreiluzkoak direnez Le Corbusierren Jaoul etxeak hartu ditut ardatz, adreiluzko hormak eta ganga baxu batez osatuak. Gainera, Louis Kahnek Kimbell arte museoan sabaian eginiko lehioak jarri dizkiot nire proiektuari. Eero Saarinenen hainbat altzari ere erabili ditut. Etxetik at, lorategian pasabide bat egin dut lurretik 25cm-tara zuhaitzak lekuz aldatuz eta lorategia inguratzen duen hesia aldatu egin dut pasabidearen forma emanez. Hona hemen planoak:







Planoetaz aparte, maketa ere egin behar izan dugu.








Laster arte.

martes, 5 de noviembre de 2013

Logela 2.0

Pasadan astean lehendabiziko logelaren maketa eta planoak igo nituen blogera baina asteazkenean klasean aldatzeko esan ostean berriro egin ditut.Aurreko logelan bezalaxe, honakoan ere argitasuna da logelaren gaitasun handiena. Bi leiho handiekin ohea eta ikas-mahaia argistatzeko nahikoa da. Gainera, Komuneko hormak kenduta espazio uniformeagoa sortzen da logelan. Bestean bezalaxe, ohea leku intomotzat hartu dut eta ondorioz bertara joateko bidea tixikitzen doa, kobazulo barrura sartzen joango bazina bezala; lurzorua igoz eta sabaia jaitsiz. Komuneko hormak kenduta komuna ezkutatu beharra zegoen eta hori txorrota dogoen altzairuaren eta horma baxu baten atzean ezkutatu dut.Hona hemen lehendabizi logelaren oinarri, altxaera eta ebaketen planoak.

Jarraian logelaren hainbat argazki.













Espero gustatu izana. Laster arte.